KASKOAREN ERABILERA DERRIGORREZKOA, BAI ALA EZ?
Ni Euskal Herriko Udaletxeak ezarri izango duen legearen
guztiz kontra nago. Hau da, Euskal Herriko hirietan, bizikletan kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Eta
poliziak ikusten bazaitu bizikletaz
ibiltzen kaskorik gabe, multa bat jarriko digu. Nik uste dut kaskoa
gauza boluntario bat izan behar dela.
Adibide bat jarriko dut; bizikletan kaskoa eraman behar
badugu, zergatik autoak gidatzen dituzten pertsonek ez? Kotxeetan istripuak oso
arriskutsuak dira ere. Motoristek kaskoa eramaten dute noski, baina berrietan
eta egunkarietan beti agertzen dira artikuluak honela: motorista bat hil da
istripu batean edo motorista bat hil da kotxe batek harrapatu duelako, edo
beste antzeko gauza batzuk, motorista horiek kaskoa eramaten dute eta hiltzen
dira, eta zergatik ez dute ezarritzen
lege bat motoristek segurtasun gehiagorekin joan behar direla motoetan?
Beste aldetik, hirian tranbia, edo kotxe bat 50 km/ordu
baino gehiagora joaten bada kaskoa
bakarrik 10 % babestuko du gure burua. Gainera kaskoa jende batzuei ez zaio
gustatzen. Horrexegatik boluntarioa izan behar da, gustatzen edo babestuagoa
joaten direla pentsatzen dutenak kaskoa erabili besteak, pentsatzen dutenak
kaskoa ez dela erabili behar ez erabili.
Mendian agian bai, ulertuko nuen kaskoa beharrezkoa dela baina hirian ez, 7 km
ordura baino gehiago ez garelako joaten.
Udaletxeak derrigortu nahi du, seguruagoa delako. askok
pentsatzen dute horrela, baina guztiek pentsatzen dute berdina? Nik uste dut
ezetz. Nire ideia da kaskoaren erabilera, gauza boluntarioa izan behar dela, ez
derrigortu edo interesatu bakarrik txirrindularien segurtasunez. Beste aldetik
hirian ez zara 5 km/ordura baino gehiagora joaten; erortzen bazara ez duzu ezer
egingo.
Kaskoaren erabilera gauza boluntarioa izan behar da. Beti
egin da horrela, horrexegatik horrela segi behar du.
Mikel.
No hay comentarios:
Publicar un comentario