Mikelen bloga
viernes, 30 de mayo de 2014
sábado, 26 de abril de 2014
lunes, 31 de marzo de 2014
Barriako barnetegia
Barriako Barnetegia
Duela bi
hilabete, Urtarrilean, Barriara joan nintzen. 20-tik 24-ra joan nintzen,bost egun.
Nire eskolako mahaikideekin joan nintzen. Bi klase joan ginen, 2. DBH–ko B eta
2. DBH–ko C klase. Oso goiz altxatu behar ginen guztiok, eskolan zazpietan egon
behar ginelako. Autobusa zortzietan atera zen eskolatik gutxi gora behera eta
Barriara bederatzi eta erdietan heldu zen.
Klaseko guztiak
ez ziren joan Barriara. Haietako batzuk Eguzkiñe edo Asier dira. Barrian
aktibitate asko egin genituen. Haietako batzuk birziklatzeko eta argazkiak
ateratzeko ziren. Niri, gehien gustatu zitzaidan aktibitatea, gauzetara eta
zuhaitzetara argazkiak ateratzea izan zen. Baina beti ez genuen aktibitateak
egiten, egunero hiru aldiz, denbora librea genuen. Denbora librean aktibitateak
egiten genituen ere, baina desberdinak ziren: futbolean edo saskibaloian
jolastu, baina gehien gustatzen zitzaiguna Ping- Pong-nera jolastea zen.
Mutilak eta neskak logeletan banatuta geunden, neskak logela batean eta mutilak beste batean. Dena Ingelesez egiten genuen, baina oso ondo pasatu genuen, birziklatzen eta jolasten. Barriara birziklatzen ikasteko joan ginen eta Ingelesa praktikatzeko ere bai.

domingo, 15 de diciembre de 2013
viernes, 13 de diciembre de 2013
Kaskoa, derrigorrezkoa ala ez?
KASKOAREN ERABILERA DERRIGORREZKOA, BAI ALA EZ?
Ni Euskal Herriko Udaletxeak ezarri izango duen legearen
guztiz kontra nago. Hau da, Euskal Herriko hirietan, bizikletan kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Eta
poliziak ikusten bazaitu bizikletaz
ibiltzen kaskorik gabe, multa bat jarriko digu. Nik uste dut kaskoa
gauza boluntario bat izan behar dela.
Adibide bat jarriko dut; bizikletan kaskoa eraman behar
badugu, zergatik autoak gidatzen dituzten pertsonek ez? Kotxeetan istripuak oso
arriskutsuak dira ere. Motoristek kaskoa eramaten dute noski, baina berrietan
eta egunkarietan beti agertzen dira artikuluak honela: motorista bat hil da
istripu batean edo motorista bat hil da kotxe batek harrapatu duelako, edo
beste antzeko gauza batzuk, motorista horiek kaskoa eramaten dute eta hiltzen
dira, eta zergatik ez dute ezarritzen
lege bat motoristek segurtasun gehiagorekin joan behar direla motoetan?
Beste aldetik, hirian tranbia, edo kotxe bat 50 km/ordu
baino gehiagora joaten bada kaskoa
bakarrik 10 % babestuko du gure burua. Gainera kaskoa jende batzuei ez zaio
gustatzen. Horrexegatik boluntarioa izan behar da, gustatzen edo babestuagoa
joaten direla pentsatzen dutenak kaskoa erabili besteak, pentsatzen dutenak
kaskoa ez dela erabili behar ez erabili.
Mendian agian bai, ulertuko nuen kaskoa beharrezkoa dela baina hirian ez, 7 km
ordura baino gehiago ez garelako joaten.
Udaletxeak derrigortu nahi du, seguruagoa delako. askok
pentsatzen dute horrela, baina guztiek pentsatzen dute berdina? Nik uste dut
ezetz. Nire ideia da kaskoaren erabilera, gauza boluntarioa izan behar dela, ez
derrigortu edo interesatu bakarrik txirrindularien segurtasunez. Beste aldetik
hirian ez zara 5 km/ordura baino gehiagora joaten; erortzen bazara ez duzu ezer
egingo.
Kaskoaren erabilera gauza boluntarioa izan behar da. Beti
egin da horrela, horrexegatik horrela segi behar du.
Mikel.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)