viernes, 13 de diciembre de 2013

Kaskoa, derrigorrezkoa ala ez?

KASKOAREN ERABILERA DERRIGORREZKOA, BAI ALA EZ?

Ni Euskal Herriko Udaletxeak ezarri izango duen legearen guztiz kontra nago. Hau da, Euskal Herriko hirietan, bizikletan  kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Eta poliziak ikusten bazaitu bizikletaz  ibiltzen kaskorik gabe, multa bat jarriko digu. Nik uste dut kaskoa gauza boluntario bat izan behar dela.
Adibide bat jarriko dut; bizikletan kaskoa eraman behar badugu, zergatik autoak gidatzen dituzten pertsonek ez? Kotxeetan istripuak oso arriskutsuak dira ere. Motoristek kaskoa eramaten dute noski, baina berrietan eta egunkarietan beti agertzen dira artikuluak honela: motorista bat hil da istripu batean edo motorista bat hil da kotxe batek harrapatu duelako, edo beste antzeko gauza batzuk, motorista horiek kaskoa eramaten dute eta hiltzen dira, eta zergatik ez dute ezarritzen  lege bat motoristek segurtasun gehiagorekin joan behar direla motoetan?
Beste aldetik, hirian tranbia, edo kotxe bat 50 km/ordu baino gehiagora joaten  bada kaskoa bakarrik 10 % babestuko du gure burua. Gainera kaskoa jende batzuei ez zaio gustatzen. Horrexegatik boluntarioa izan behar da, gustatzen edo babestuagoa joaten direla pentsatzen dutenak kaskoa erabili besteak, pentsatzen dutenak kaskoa ez dela erabili behar ez erabili.
Mendian agian bai, ulertuko nuen  kaskoa beharrezkoa dela baina hirian ez, 7 km ordura baino gehiago ez garelako joaten.
Udaletxeak derrigortu nahi du, seguruagoa delako. askok pentsatzen dute horrela, baina guztiek pentsatzen dute berdina? Nik uste dut ezetz. Nire ideia da kaskoaren erabilera, gauza boluntarioa izan behar dela, ez derrigortu edo interesatu bakarrik txirrindularien segurtasunez. Beste aldetik hirian ez zara 5 km/ordura baino gehiagora joaten; erortzen bazara ez duzu ezer egingo.

Kaskoaren erabilera gauza boluntarioa izan behar da. Beti egin da horrela, horrexegatik horrela segi behar du.
Mikel.