lunes, 31 de marzo de 2014

Barriako barnetegia


                                                                               


 Barriako Barnetegia



Duela bi hilabete, Urtarrilean, Barriara joan nintzen. 20-tik 24-ra joan nintzen,bost egun. Nire eskolako mahaikideekin joan nintzen. Bi klase joan ginen, 2. DBH–ko B eta 2. DBH–ko C klase. Oso goiz altxatu behar ginen guztiok, eskolan zazpietan egon behar ginelako. Autobusa zortzietan atera zen eskolatik gutxi gora behera eta Barriara bederatzi eta erdietan heldu zen.

Klaseko guztiak ez ziren joan Barriara. Haietako batzuk Eguzkiñe edo Asier dira. Barrian aktibitate asko egin genituen. Haietako batzuk birziklatzeko eta argazkiak ateratzeko ziren. Niri, gehien gustatu zitzaidan aktibitatea, gauzetara eta zuhaitzetara argazkiak ateratzea izan zen. Baina beti ez genuen aktibitateak egiten, egunero hiru aldiz, denbora librea genuen. Denbora librean aktibitateak egiten genituen ere, baina desberdinak ziren: futbolean edo saskibaloian jolastu, baina gehien gustatzen zitzaiguna Ping- Pong-nera jolastea zen.


Mutilak eta neskak logeletan banatuta geunden, neskak logela batean eta mutilak beste batean. Dena Ingelesez egiten genuen, baina oso ondo pasatu genuen, birziklatzen eta jolasten. Barriara birziklatzen ikasteko joan ginen eta Ingelesa praktikatzeko ere bai.